top of page
ZIRKULAZIOAN JOKATZEKO ARAUAK
Txirrindulariak garen aldetik, ez dugu zirkulazioa oztopatu behar, ezta arrisku, kalte edo eragozpenik sortu ere. Zuhurtziaz zirkulatuko dugu kalteak ekiditeko eta egoera arriskutsuak ez sortzeko.


ZIRKULAZIOAREN NORANZKOA
Eskuinaldetik eta galtzadaren ertzetik ahalik eta hurbilen zirkulatu behar dugu, batez ere bihurgune eta ikuspen gutxiko sestra aldaketetan. Plaza, biribilgune eta bide elkarguneetan erdigunea gure ezkerretara utziz egingo dugu.

BAZTERBIDEA ERABILTZEA
Bizikletek zirkulatzeko bide berezirik ez bada, gure eskuinaldean dagoen bazterbidetik zirkulatuko dugu, beti eta ibilkizun eta nahikoa baldin bada, bestela horrela ez balitz behar dugun galtzada zatia erabiliko dugu.





















ABIADURA EGOERARA EGOKITZEA
Ezarritako abiadura mugak errespetatu behar ditugu eta gure abiadura egoeretara egokitu (gure egoera fisikoa, bidearen eta ibilgailuaren egoera, eguraldia, zirkulazioa, etab.) edozein oztoporen aurrean gelditzeko modua izan dezagun.
IBILGAILUEN ARTEKO TARTEA
Gure aurrean doan ibilgailuaren eta gure artean tartea utzi behar dugu, tupusteko balaztatze kasuan aurreko ibilgailuari talka egin gabe gelditzeko modukoa. Taldean zirkulatzean ilaran ibiliko gara, bat bestearen atzean, geure artean talka ez egiteko arreta areagotuz.
BIDE ELKARGUNEETAN IGAROTZEKO LEHENTASUNA
Igarotzeko lehentasuna arautzen duen seinaleztatzearen araberakoa izango da. Igarotzeko lehentasuna arautzeko seinalerik ez badago, arau orokor bezala, gure eskuinaldetik datozen ibilgailuei pasatzen utzi behar diegu.
ESKUINERA BIRATU ETA EZKERRERA BIRATU
Biratzerakoan aurretiaz ohartarazi behar dugu behar beste denborarekin, eta ziurtatu kontrako noranzkoan datozen ibilgailuen abiadurak eta tarteak maniobra arriskurik gabe burutzen utziko digula.
NORANZKO ALDAKETA
Leku egokia aukeratu behar dugu, bidea ahalik eta denbora laburrenez oztopatu, dagozkion seinaleen bidez geure asmoez ohartarazi eta inolako arriskurik ez dugula sortzen ziurtatu.
AURRERATZEA
Arau orokor bezala, aurreratu nahi dugun ibilgailuaren ezkerretik aurreratu behar dugu.
Aurreratzean, aurreratuko dugun ibilgailuak baino abiadura handiagoa eramango dugu, eta ahalik eta arinen itzuliko gara gure erreira pixkanaka-pixkanaka dagozkion seinaleen bidez ohartaraziz.
Aurreratzen gaituztenean galtzadaren eskuineko ertzera itsatsiko gara arau orokor bezala. Ez dugu abiadura handituko, ezta aurreratzea oztopatu edo eragotzi dezakeen maniobrarik egingo. Arriskurik baleko abiadura gutxitu eta aurreratzen ari den ibilgailuari bere erraira itzultzeko erraztasunak emango dizkiogu.
Debekatuta dago bihurgune eta ikuspen urriko sestra aldaketetan aurreratzea eta, orokorrean maniobra burutzeko edo behin hasita maniobra bertan behera uzteko ikuspena nahikoa ez den leku edota egoeretan.
GELDITZEA ETA APARKATZEA
Herri arteko bideetan gelditzea edo aparkatzea galtzadatik kanpo egin behar da, bere eskuinaldean eta bazterbidearen zati ibilgarria libre utziz.
Gelditzea debekatuta dago, besteak beste, bihurgune eta ikuspen urriko sestra aldaketetan eta hauetatik hurbil, tuneletan, trenbide pasaguneetan eta oinezkoentzako pasaguneetan.
ARGIAK ERABILTZEA
Gauez edota tuneletan eguneko edozein ordutan iziotuta eraman behar ditugu argiak. Gainera, herri arteko bidean bagoaz arropa islatzaileren bat eramango dugu.
Bizikletek, gauez ibiltzeko, honako argiak izan beharko dituzte: kolore zuriko posizio argia aurrean, kolore gorriko posizio argia atzean, eta kolore gorriko katadioptriko ez triangelatua atzean.
MANIOBREZ OHARTARAZTEA
Behartuta gaude bidea erabiltzen ari diren gainontzekoei egingo ditugun maniobrez ohartarazten. Ohar hauek besoa erabiliz egingo ditugu.
KASKOA ERABILTZEA
Gidariok, eta egonez gero, bizikletako gainontzeko bidaiariek, behartuta gaude kaskoa erabiltzera.
IBILGAILUENTZAKO SEMAFOROAK
Argi gorri ez keinukariak igarotzea debekatzen digu. Argi hori ez keinukariak gelditu egin behar dugula esan nahi du, hain hurbil egonda baldintza seguruetan egiterik ez daukagunean izan ezik.
Argi berde ez keinukariak igarotzen uzten digu, zirkulazioaren egoeragatik oinezkoentzako pasagune batean edo bidegurutzean geldi geldituko garela aurreikusten dugunean izan ezik.
DEBEKU GARRANTZITSUAK
Ez askatu inoiz bi eskuak eskulekutik, maniobrez ohartarazteko erabili behar dugun eskua bakarrik. Ez ibili zeharka-meharka ibilgailuen artean. Ez heldu beste ibilgailuei. Ez zirkulatu aurreko ibilgailutik hurbilegi.
Ez zamatu bizikleta bere erabilera edo ikuspena oztopatzen duten gauzez. Ez eraman beste inor. Ez zirkulatu beste txirrindulari batzuen paraleloan.
TXIRRINDULARIENTZAKO GIDA:
Zirkulazioan jokatzeko arauak.
Zirkulazioaren noranzkoa.
Bazterbidea erabiltzea.
Abiadura egoerara egokitzea.
Ibilgailuen arteko tartea.
Bide elkarguneetan igarotzeko lehentasuna.
Eskuinera biratu eta ezkerrera biratu.
Noranzko aldaketa.
Aurreratzea.
Gelditzea eta aparkatzea.
Argiak erabiltzea.
Maniobrez ohartaraztea.
Kaskoa erabiltzea.
Ibilgailuentzako semaforoak.
Debeku garrantzitsuak.
Ezkerraldera mugitzea eskatzen duen aurreratzea hasi aurretik, behar beste denborarekin ohartarazi behar dugu, dagozkion seinaleen bidez, eta egiaztatu aurreratzeko erabili nahi dugun erreian nahiko leku libre dagoela.
Herritik kanpo aurreratzean aurreratuko dugun ibilgailuaren eta gure artean 1,50 metrokoa baino tarte handiagoa utziko dugu.
Anchor 6
bottom of page