top of page
Espaloitik ibiltzea
Espaloia baldin badago, erabili behar dugu.


Errepidetik ibiltzea
Ezkerreko aldetik joan behar gara, ahalik eta ertzetik hurbilen, kotxeak aurrez ikusteko.
Batzuk elkarrekin bagoaz, ilaran joango gara.

Gauez ibiltzea
Txaleko bat eramango dugu, besteek ondo ikus gaitzaten.
TXIKIEN GIDA
Oinezkoaren gida
Txirrindulariaren gida
Seinaleen gida


























Nola biratu edo buelta eman
Arriskurik sortu gabe biratu edo buelta emango dugu, besoarekin hasieran abisua emanez.
Bizikleta eta kotxeentzako semaforoak
Argia gorria bada, ezin gara pasatu.
Horia bada eta piztu eta amatatzen bada, gelditu behar gara. Horrek gorria bihurtuko dela adierazten duelako.
Berdea bada, pasa gaitezke.
Bizikleten sarrera debekatuta
Bizikletaz bagoaz, ezin izango dugu norabide horretan jarraitu.
Txirrindulari-bidea
Bakarrik erabili ahal izango dugu bizikletaz bagoaz.
Oinezkoentzako pasabideak
Oinezkoentzako pasabidea baldin badago, bertatik pasatuko gara, kontu handiz, kotxeak geldirik daudenean.
Oinezkoentzako semaforoa baldin badago, kasu egingo diogu.
Oinezkoentzako semaforoak
Irudia gorria bada, ezin gara pasatu.
Irudia berdea bada, pasa gaitezke.
Irudia berdea baldin bada, baina piztu eta amatatzen bada, ezin gara pasatu, gorrira aldatuko delako.
Noranzko zirkulazioa
Eskumatik joango gara, ertzetik ahalik eta hurbilen.
Kaskoaren erabilpena
Kaskoa beti erabiliko dugu, jauzten bagara babes gaitzan.
Oinezkoentzako sarrera debekatuta
Oinez bagoaz, ezin izango dugu norabide horretan jarraitu.
Ezinbesteko norabidea
Norabide horretan joan gaitezke bakarrik.
Aurreratze debekatuta
Ezin dugu aurreratu.
Debekatutako bira
Ezin izango dugu norabide horretan biratu.
Debekatutako sarrera
Ezin dugu norabide horretan jarraitu.
Debekatutako zirkulazioa
Ezin gara hortik joan.
Derrigorrezko gelditzea. STOP
Geratuko gara eta beste inor norabide ezberdinetatik ez baldin badator, jarraituko dugu.
Bihurgune arriskutsua
Lasai eta kontuz joango gara.
Utzi pasatzen
Utzi pasatzen beste norabideetatik datozenei.
Argien erabilera
Gauez eta tuneletan argiak piztuko ditugu, gainera, txaleko bat jantziko dugu besteek ondo ikus gaitzaten.
Debekuak
Ezin ditugu esku biak eskulekutik aldendu.
Maniobren abisua
Maniobra egin baino lehen beti emango dugu abisua, besoarekin.
Portaera arauak
Bizikletaz bagoaz, kontuz ibiliko gara, arriskurik sortu gabe.
Geldialdia
Bidetik kanpo geldituko gara, eskuman.
Ezin da ezta kurbetan ezta ondo ikusten ez den lekuetan gelditu.
Aurreratzea
Ezkerretik aurreratuko dugu, arriskurik sortu gabe, hasieran eta amaieran abisua emanez.
Kurbetan eta ondo ikusten ez den lekuetan ezin da aurreratzerik egin.
Nor pasatu behar da lehenago gurutzeetan
Gure eskuinetik datozen txirrindulari eta kotxeak pasatzen utziko ditugu.
Ibilgailuen arteko tartea
Gure aurretik doan kotxearekin edo txirrindulariarekin nahiko tartea utziko dugu.
Txirrindulari bat baino gehiago elkarrekin bagoaz, ilaran joango gara.
Gehienezko abiadura
Ezin izango dugu markatutako abiadura baino gehiagora joan

Oinezkoentzako bidea soilik
Oinez baino ezin gara joan.
OINEZKOAREN GIDA
TXIRRINDULARIAREN GIDA
SEINALEEN GIDA
Anchor 13
bottom of page