top of page

GURASOENTZAKO GIDA

 

OINEZKOENTZAKO GIDA

 

ESPALOITIK IBILTZEA

Oinezkoek, espaloia dagoenean, hau erabili behar dela azaldu behar diegu haurrei, garajeen sarrera eta irteerei arreta jarriz. Espaloia egon ezean, bazterbidea erabiliko dugu, eta hau egon ezean, ertzetik.

Azaldu behar diegu baita ere, oinezkoaren norabidea kontuan hartuz, eskumatik joan beharko dutela. Ezkerreko espaloia erabiltzen bada, datozenei pasatzen utzi behar zaie.

Gainera, beste oinezkoen bidea eteten badute ezin geldi daitezkeela azalduko zaie, ezinbestekoa ez baldin bada behintzat. Oinezkoen pasabidea gurutzatu nahi baldin bada edota ibilgailu batean sartu, orduan gelditu ahal izango gara.

 

GALDATZETIK EDO ERTZETIK IBILTZEA

Herritik kanpo daudenean ezkerreko aldetik joan behar direla azaldu behar diegu, horrela, aurretik datozen ibilgailuak ikusi ahal izango dituzte.

Herrian daudenean, espaloirik ez badago, bai eskumatik zein ezkerretik joan daitezkeela azalduko diegu, trafikoaren egoera, bidea eta ikuspenaren arabera.

Galdatzetik edo ertzetik ibiltzean arretaz egin behar dutela azalduko zaie, zirkulazioari traba egin barik eta kanpoko ertzera hurbilduz.

Taldean badabiltza, ilaran egin behar dutela azalduko zaie, bata bestearen atzean, gehien bat ikuspen urriko lekuetan edo ibilgailu asko dabiltzan lekuetan.

 

GAUEAN IBILTZEA

Herritik kanpo dabiltzanean, gauez eta ikuspen urriko lekuren batean daudenean, bidetik edo ertzetik ibiltzean, elementu argi-islatzaile bat erabili behar dutela. Elementu hori guk emango diegu.

 

 

OINEZKOENTZAKO PASABIDEAK ETA GALDATZ GURUTZEAK

Oinezkoentzako pasabideak baldin badaude, hortik gurutzatu behar dugula esango diegu, ibilgailuak geldirik daudela ziurtatu ondoren.

Oinezkoentzako pasabideak semaforoa baldin badauka, honi kasu egin behar zaio.

Oinezkoentzako pasabideak semafororik ez badauka, baina ibilgailuentzako semaforoa baldin badago, edota polizia-agentea baldin badago, ibilgailuak geldirik daudenean gurutzatuko dugu.

Bide-markaz soilik seinaleztatutako pasabideetan, nahiz eta oinezkoak lehentasuna eduki, ibilgailuen abiadura eta distantzia ziurra denean bakarrik pasatuko dugu.

Bidea gurutzatu nahi dutenean arriskurik ez dagoenean eta zirkulazioa oztopatu gabe egin behar dutela azalduko diegu. Kontuz ibili behar dutela esango diegu, gehien bat kotxeak aparkatuta daudenean edo ikuspen ezegokia dagoenean.

Bidea gurutzatzen dutenean, ardatzarekiko perpendikularki gurutzatuko dute, gelditu edo besteak oztopatu gabe. Ezin dituzte ez enparantzak ezta errotondak gurutzatu, baizik eta inguratu.

 

OINEZKOENTZAKO SEMAFOROAK

Geldirik dagoen gizon formako argi gorriak bidea gurutzatzea debekatzen duela azalduko zaie.

Mugimenduan dagoen gizontxo berdeak gurutzatzea ahalbidetzen duela azalduko diegu. Argi hau aldizka badago, ezin dutela gurutzatu azalduko diegu, horrek gorri bihurtuko dela esan nahi duelako. Gurutzatzen baldin badaude, arin gurutzatu beharko dute eta oraindik gurutzatzen hasi ez badira, hurrengo argi berdeari itxaron behar diotela azalduko diegu.

 

GARRAIO PUBLIKOAREN ERABILERA

Bidaiatu aurretik espaloian itxaron behar dutela irakatsiko diegu, eta kola mantendu behar dutela. Ezin dira ibilgailura igo geldirik egon arte, ezta mugimenduan hasten bada ere.

Bidaiatzen dauden bitartean ezin dira leihotik atera, ondo oratu behar dira eta ezin dira ibilgailutik jaitsi hau geldirik egon arte.

Bidaiaren ondoren, gurutzatu behar badute, oinezkoentzako bide hurbilenetik egin behar dutela azalduko diegu. Ezin dute inoiz jaitsi diren ibilgailuaren ondotik gurutzatu, beste ibilgailuei ikuspegia kentzen dielako.

 

BEGIRUNE ETA ZUHURTZIA

Besteak errespetatu behar dituela azalduko diogu, behar dutenei laguntza eskaini behar zaiela (umeak, nagusiak, elbarriak, ezin dituztela animaliak soltean eraman eta zuhurtziak izan behar dutela, bakoitzaren zuhurtzian dagoelako guztion segurtasuna.

 

 

TXIRRINDULARIAREN GIDA

 

JOKABIDE ARAUAK

Ezin dute trafikoa oztopatu txirrindulari bezala, ezta arriskuak sortu, kalteak edo molestiak. Kontuz ibili behar dutela azalduko diegu, kalterik ez eragiteko eta egoera arriskutsuak ez sortzeko.

 

ZIRKULAZIO NORANZKOA

Eskumatik gidatu behar dutela azalduko diegu, bide ertzetik ahalik eta hurbilen, gehien bat bihurgune edo ikuspen urriko aldapa-gainaldeetan. Enparantza, glorieta eta bide elkarguneak daudenean hauen erdigunea ezkerrean utziz egingo dituzte.

 

BIDEBAZTERRAREN ERABILERA

Bizikletak ibiltzeko leku egokirik ez badago, eskumako bide bazterretik joan behar direla azalduko diegu, zabalegia eta nahikoa baldin bada, eta horrela ez bada, bidearen ezinbesteko zatia erabiliko dutela.

 

ABIADURAREN EGOKITZAPENA EGOERAREN ARABERA

Abiadura-mugak errespetatu behar ditugula azalduko diegu, eta euren abiadura egoeraren arabera egokitu behar dutela (egoera fisikoa, bidearen eta ibilgailuaren egoera, meteorologia, zirkulazioa etab.). Horrela edozein oztoporen aurrean gelditu ahal izango dira.

 

IBILGAILUEN ARTEKO DISTANTZIA

Aurreko ibilgailua gelditzen bada honen kontra talkarik ez hartzeko, aurreko ibilgailuaren eta euren arteko distantzia egokia mantendu behar dutela azalduko zaie. Taldean gidatzen baldin badute, ilara baten joango dira, bata bestearen atzean, kontu handiz, euren artean talkarik ez egiteko.

 

ELKARGUNEETAN NORK DAUKAN LEHENTASUNA

Seinaleek aginduko dute nork daukan lehentasuna. Seinalerik egon ezean, eskumatik datozen ibilgailuei lehentasuna emango zaie, arau nagusi bezala.

 

EZKERRERA ETA ESKUMARA BIRATZEA

Bira egin aurretik atzeko ibilgailuari abisua eman behar zaiola azalduko diegu. Abisua denbora nahikoarekin egin behar da. Abiadurarekin eta kontrako norabidean datozen ibilgailuekin kontuz ibili behar dira.

 

NORABIDE ALDAKETA

Leku egoki bat aukeratu behar dutela esan behar diegu, bidea ahalik eta denbora gutxien oztopatu behar dutela, egingo diren aldaketak besoaren bidez abisatu behar dituztela eta arriskurik eragingo ez dutela ziurtatu behar dute.

 

AURRERATZEA

Arau orokor bezala, aurreratzea aurreratu nahi den ibilgailuaren ezkerreko aldetik egin behar dela esango diegu.

Aurreratu baino lehen, aurreratzeko desplazamendua egin behar baldin badute, besoarekin abisua eman behar zaio atzeko ibilgailuari, eta aurreratzean erabiliko duten bidea libre dagoela ikusi behar dute.

Aurreratzean aurrean dagoen ibilgailua baino abiadura handiagoa eraman behar dutela, eta bidera ahalik eta lasterren sartu behar direla. Ezinbestekoa da maniobra hauek guztiak aurretiaz adieraztea besoaren bidez.

Herritik kanpo, aurreratzean, euren eta aurreratzen dauden ibilgailuaren artean 1.50 metro, gutxienez, utzi behar dutela.

Aurreratuak izatean eskumako aldera hurbildu behar direla azalduko diegu, arau orokor bezala. Ezin dutela abiadura handitu ezta aurreratzea oztopatzen duten maniobrarik egin. Arriskuren bat egon ezean, abiadura moteldu behar dute, eta aurreratzen dagoen ibilgailuari bidera berriro sartzen utziko diogu.

Kurba eta ikuspen gutxiko sestra-aldaketetan eta, orokorrean, ikuspen urriko edozein lekutan debekatuta dago aurreratzea.

 

GELDITZEA ETA APARKATZEA

Gelditzea eta aparkatzea, herri barruan, bidetik kanpo egingo da beti. Bidearen eskumako aldean egongo da, bazterra libre utziz.

Kurbetan, ikuspen gutxiko sestra-aldaketetan, tuneletan, trenbide-pasaguneetan eta oinezkoentzako pasabideetan, besteak beste, gelditzea debekatuta dago.

 

ARGIEN ERABILERA

Gauez eta egunaren edozein ordutan tuneletan argiak biztu behar dituztela esango diegu. Arropa erreflektantea erabili behar dutela esango diegu, herrien arteko bidetik badoaz. Beraz, bizikletek ezinbesteko argia baldin badaukate soilik utziko diegu ibiltzen, eta gainera arropa erreflektante homologatua emango diegu.

Gauez ibiltzeko bizikletek honako hauek izan behar dituzte: aurreko aldeak kolore zuriko argi bat. Atzeko aldean kolore gorriko argi bat, eta triangelu forma ez daukan katadioptriko bat. Bizikletak horrelako argirik ez baldin badauka, ez diegu argiak behar dituzten egoeretan bizikleta utziko.

 

MANIOBREN OHARTARAZPENA

Bidearen erabiltzaile guztiei ohartaraziko zaizkie egingo diren maniobra guztiak. Ohartarazpen hauen besoaren bidez egingo dituzte.

 

KASKAOREN ERABILERA

Gidariek eta, edozein kasutan, bizikleten erabiltzaileek, kaskoa erabiltzera behartuta daude.

 

IBILGAILUENTZAKO SEMAFOROAK

Geldirik dagoen argi gorriak pasatzea debekatzen duela azaldu behar zaie. Geldirik dagoen argi horiak gelditu behar direla esan nahi du. Lar hurbil baldin badaude eta gelditzea ziurtasun arazoak ekar baditzake, ez dira geldituko.

Geldirik dagoen argi berdeak pasatzea baimentzen du. Zirkulazioagatik, bide gurutze batean edo intersekzio batean geldirik geratuko direla antzematen badute, semaforoaren aurretik geratuko dira.

 

DEBEKU INPORTANTEAK

Esku biak eskulekutik ezin dituztela kendu azalduko diegu. Bakarrik aska dezakete maniobrak adieraziko dituen eskua.

Ezin direla kotxeen inguruan ibili, ezin direla beste ibilgailu bati oratu eta kontuz ibili behar dutela aurreko ibilgailuarekin, ezin direla asko hurbildu.

Ezin dizkiotela txirrinduari aldaketak egin, are gutxiago ikuspena sailtzen duten aldaketak egin. Ezin dutela beste pertsona bat eraman eta ezin direla paraleloki beste txirrindulariekin batera joan.

 

SEINALEEN GIDA

 

SEINALE TIPO EZBERDINEN ARTEKO LEHENTASUNAK

Seinaleek esaten dutena bete behar dela azalduko diegu, lehentasunak markatuz:

1. Zirkulazio agenteen agindu eta seinaleak.
2. Bidearen ohiko araubidea aldatzen duen zirkunstantziazko seinaleztatzea.
3. Semaforoak.
4. Zirkulazio seinale bertikalak.
5. Bide markak.

 

POLIZIA-AGENTEEN SEINALEAK

Polizia-agenteak besoa gorantz baldin badauka, hurbiltzen zaizkion pertsona guztiak gelditu behar direla azalduko diegu.

Polizia-agenteak besoak horizontalki zabaltzean bide bat mozten du. Bide horretatik pasatu behar den oro gelditu behar da.

Polizia-agenteak beso bat gorantz eta beherantz mugitzen badu, bere besoak markatzen duen aldetik hurbiltzen den pertsona orok abiadura moteldu beharko du.

 

SEINALEAK

Seinaleen esanahia azalduko diegu.

 

KONTZEPTU OROKORREN HIZTEGIA

Kontzeptu hauen esanahia azalduko diegu:

 

Bazterbide 
Galtzada aldameneko luzetarako tarte zolatua, automobil ibilgailuek erabiltzeko ez dena.
 
Bizi-espaloia
Espaloi gainean markatutako txirrindularientzako bide.
 
Bizikleta
Bi gurpileko zikloa.
 
Bizikleta erreia
Galtzadari atxikita doan txirrindularientzako bidea, noranzko bakarrean edo bikoitzean.
 
Erreia
Galtzadak izan ditzakeen luzetarako bandak, luzetarako bide markez mugatua ala ez.
 
Espaloia
Errepidearen luzetarako eremua, jasoa ala ez, oinezkoak igarotzeko.
 
Gailu islatzaile edo katadrioptikoa
Ibilgailuaren presentziaz ohartarazteko, eta beste ibilgailukoak bere irismen luzeko argiez argiztatzean gidariarentzat ikusgai izan behar du.
 
Galtzada
Ibilgailuek zirkulatzeko errepide zatia. Hainbat erreiz osatua.
 
Gidari
Ibilgailuaren direkzioa erabiltzen duena.
 
Herria
Eraikinez osatutako gunea, zeinetan sarrera eta irteerako bideetan herriko sarrera eta herriko irteera seinaleak jarrita dauden.
 
Ibilgailua
Bidean ibiltzeko gai den gailua.
 
Oinezkoa
Gidaria izan gabe bidean zehar oinez dabilena.
 
Oinezkoen gunea
Oinezkoak ibiltzeko gordetako bide zatia, jasoa edota beste moduren batean mugatua. Definizio honetan sartzen dira espaloia, nasa eta pasealekua.
 
Txirrindularientzako bidea
Berariaz zikloak ibiltzeko atondutako bidea, dagokion seinaleztatze horizontal eta bertikalaz, eta ibilgailu hauek seguru igarotzeko beharrezkoa den zabalera daukana.
 
Zeharbidea
Hiriko lurretan zehar doan herri arteko bide zatia.
 
Zikloa
Gutxienez bi gurpil izan eta bidaiarien gihar indarrez bakarrik eraginik dabilen ibilgailua.
 
Ziklomotorea
Bi gurpileko ibilgailua, 50 cm kubokoa baino motor txikiagoa daukana eta gehieneko abiadura 45 km/o daukana.
Anchor 14
bottom of page