top of page
ESPALOITIK IBILTZEA
Oinezkoak garenean, baldin eta badago, espaloitik ibili behar dugu, arreta berezia jarriz garajeetako sarrera eta irteerei. Espaloirik ez dagoenean bazterbidetik zirkulatuko dugu, honen ezean galtzadatik.



OINEZKOENTZAKO GIDA:
Espaloitik ibiltzea.
Galtzada edo bazterbidetik ibiltzea.
Gauez ibiltzea.
Oinezkoentzako pasaguneak eta galtzadak zeharkatzea.
Oinezkoentzako semaforoak.
Garraio publikoak erabiltzea.
Errespetua eta zuhurtzia.
GALTZADA EDO BAZTERBIDETIK IBILTZEA
Herritik kanpo, arau orokor bezala, ezkerretik ibili behar dugu, horrela aurrez ikusiko ditugu ibilgailuak hurbiltzen.

















Gure noranzkoaren eskuineko espaloitik ibili behar dugu. Ezkerreko espaloitik bagabiltza aurrez aurre datozenei pasatzen utziko diegu.
Gainontzekoak igarotzea eragozten badugu ez gara gelditu behar, oinezkoentzako pasabidetik zeharkatzeko edo ibilgailu batera igotzeko ezinbestekoa ez bada.
Herri barruan, espaloirik ez badago, trafikoaren, bidearen edo ikuspenaren baldintzen arabera eskuinaldetik edo ezkerraldetik ibili ahal izango gara.
Galtzada edo bazterbidetik ibiltzean, zuhurtziaz egingo dugu, zirkulazioa oztopatu gabe eta kanpoaldeko ertzera hurreratuz.
Taldean ibiltzean, ilaran egingo dugu, bat bestearen atzean, bereziki ikuspen urria edo ibilgailuen zirkulazio handia dagoenean
GAUEZ IBILTZEA
Herritik kanpo, gauez edo oso ikuspen gutxiz, galtzada edo bazterbidetik ibiltzean homologatutako elementu atzeraislatzailea eramango dugu.
OINEZKOENTZAKO PASAGUNEAK ETA GALTZADAK ZEHARKATZEA
Dagoenean oinezkoentzako pasagunetik zeharkatuko dugu galtzada, ibilgailuak gelditu egin direla ziurtatu ostean.
Oinezkoentzako semafororik ez badago, baina ibilgailuentzako semaforoa edo agenteren bat baldin badago, ez dugu gurutzatuko ibilgailuen zirkulazioa baimenduta dagoen bitartean.
Bide markaz bakarrik seinaleztatutako oinezkoentzako pasaguneetan, lehentasuna izan arren, tarteak eta ibilgailuen abiadurak segurtasunaz gurutzatzea ahalbidetzen dutenean bakarrik gurutzatuko dugu.
Oinezkoentzako pasagunetik kanpora gurutzatzean egiaztatu behar dugu arriskurik gabe eta zirkulazioa oztopatu gabe egin dezakegula. Arreta berezia jarri behar izango dugu abian dauden ibilgailuak ezkuta dezaketen ibilgailuak aparkatuta dauden lekuetan.
GARRAIO PUBLIKOAK ERABILTZEA
Bidaia baino lehen espaloitik jaitsi gabe itxaron behar dugu, ilara gordez. Ez gara igoko ibilgailua guztiz gelditu arte, ezta abian jarri ostean ere.
ERRESPETUA ETA ZUHURTZIA
Besteak errespetatu behar ditugu, behar duenari lagundu (umeak, adinekoak, ezinduak, etab.). Ez dugu animaliarik aske eramango. Zuhurtziaz jokatuko dugu, bakoitzaren zuhurtziaren menpe baitago guztien segurtasuna.
Bidaiaren ostean, gurutzatu egin behar badugu oinezkoentzako pasagune hurbilenetik egingo dugu. Ez dugu inolaz ere gurutzatuko jaitsi garen ibilgailuaren ondotik, abian diren beste ibilgailu batzuk ezkuta baititzake.
Bidaian goazela, ez gara leihoratu behar, ondo heldu behar gara eta ez gara jaitsiko ibilgailua guztiz gelditu arte.
Galtzada gurutzatzean ardatzarekiko perpendikularki ibiliko gara, atzeratu, gelditu edo besteen igarotzea oztopatu gabe. Plaza eta biribilguneak ezin ditugu galtzadatik zeharkatu, inguratu egin behar ditugu.
OINEZKOENTZAKO SEMAFOROAK
Oinezko geldiaren formako argi gorri ez keinukariak gurutzatzea debekatzen digu oinezkooi.
Oinezkoentzako pasaguneak oinezkoentzako semafororik baldin badauka, bere seinaleek agindutakoa beteko dugu.
Martxan dagoen oinezko baten itxurako argi berde finkoak gurutzatzen uzten digu oinezkooi. Keinukariak izatera igarotzean berehala argi gorria piztuko dela adierazten digu, beraz gurutzatzen ari bagara ahalik eta arinen burutu behar dugu, eta oraindik hasi gabe bagaude berriro argi berdea pizteko zain geldituko gara.
Anchor 4
bottom of page