GURASOEI
Umeek eta gazteek eredu bezala helduak hartzen dituzte orokorrean, eta gurasoak bereziki. Gure bidea jarraituz, modu orokorrean bizitzako aspektu guztietan, eta batez ere bidezirkulazioan, gure portaerak imitatzen dituzte.
Beraz, gure seme-alaben portaera egokia izatea nahi baldin badugu, argi izan behar dugu gure zirkulazio portaera egokia izan behar dela. Horregatik, bai oinezko zein txirrindulari moduan, hala nola beste ibilgailuen gidari gisa, lege eta zirkulazio seinaleak errespetatu behar ditugu. Gainera, zuhur eta adeitsu izan behar dugu bideen beste erabiltzaileekin. Nahiz eta hurbileko ume batekin ez egon, gogoratu behar dugu gure portaera egokia izan behar dela, beste umeentzako ere eredu garelako.
Horrela bagabiltza, gure seme-alabei oinarrizko bide-hezkuntza eskainiko diegu, baina, gainera, bigarren pausu bat ere eman dezakegu.
Txikitatik kontzeptuak, legeak eta zirkulazio-seinaleak modu egokian ikas ditzaten modu praktikoan azaldu beharko dizkiegu, bai oinezko bezala zein gidari bezala goazenean. Horrela gure seme-alabek beharrezkoak ez diren arriskuetatik kanpo mantenduko dira, bide jokaerari dagokionez.
Gurasoentzako Gidak gurasoak kontzientziatu nahi ditu, bide-hezkuntzan daukagun funtsezko papera adieraziz, eta ekintza honetarako laguntza eskaintzen digu. Horretarako, oinarri teoriko bat eskaintzen digu, zeregin hau modu egokienean aurrera eraman ahal izateko. Bide Heziketako jolasek gure seme-alabek kontzeptu basikoak modu praktiko eta dibertigarrian beregana ditzaten laguntzen digute, esfortzurik gabe.